Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

“Hizkuntza ohituren aldaketa betikotzea da Euskaraldiaren helburu nagusia”

“100 entitatetik gora eman dute izena Euskaraldian eta leku batzuetan arigune bat baino gehiago egongo dira”, Markel Sanchez Durangoko Euskaraldiaren talde eragileko kidearen esanetan.

-Kostata izan bada ere, 2018ko Euskaraldian parte hartu zuten herritarren kopurura ia heldu zarete.

-Aurreko edizioan 3.500 herritarrek eman zuten izena eta Euskaraldia hasi aurreko egunean 2.210 lagun ziren izena emandakoak. Hala ere, aste honetako martitzenera arte inskripzioa egiteko aukera egon da eta azken orduan jendea animatu da. Egia da aurreko edizioan, jende askok eta askok, azken orduan eman zuela izena. Azkenean ia 3.000 herritarrek parte hartuko dute.

-Jendeak aurten emandako erantzuna 2018koa baino hotzagoa izan dela ematen du.

-Gure asmoa 2018ko kopurua gainditzea izan da baina aurten hainbat gauza egon dira jendearen ahoetan, Covid-19a tarteko, eta uste dut Euskaraldiak ez duela hartu aurreko edizioan izan zuen beste transzendentzia. Gainera, lantaldean gaudenok ez dugu erraztasunik izan kalean egoteko edo publizitatea egiteko eta batez be, sare sozialetan mugitu gara. Aurrekoan ekimen jendetsuren bat egin genuen baina horrelakoak bertan behera utzi behar izan ditugu.

-Durangon, herri gehienetan bezala, Belarriprestak baino Ahobizi gehiago izango dira, ezta?

-Bai. Durangon gainera Ahobizien kopurua oso altua dugu, ia %84a, eta Belarriprestak %16a izango dira. Datuak ikusita argi dago Belarripresten kopurua igo beharko litzatekeela. Nire ustez, jendeak ez du ondo ulertu rol bakoitza eta askok pentsatzen du euskaraz dakienak Ahobizi izan behar duela eta ikasten ari direnak berriz, Belarriprestak. Eta ez da hori; Ahobizi moduan izena ematen duenak esfortzu bat egingo du mundu guztiarekin euskaraz egiteko, lehenengo berba euskaraz eginez eta nahiz eta besteak erderaz erantzun euskaraz jarraituko du. Belarriprestaren txapa jartzen duenak berriz, zera adierazten du: ‘nirekin euskaraz hitz egin lasai, euskaraz dakidalako edo ulertzen dudalako, nahiz eta mundu guztiarekin ez nahiz hizkuntza horretan mintzatuko’.

-Aurtengo ariketari ariguneen ekimena gehitu zaio. Zenbat eratu dira Durangon?

-Pozik gaude, nahiz eta pandemia sasoia ez da garai onena horren inguruko lanketa egiteko. Halandabe Durangon 100 entitatetik gora eman dute izena eta batzuetan arigune bat baino gehiago egongo dira. Baina ez da izan urte erraza, horren inguruko lanketarekin martxoan hasi behar ginelako eta pandemiagatik denok etxera joan behar izan ginelako. Irailean egin genuen esfortzu handiena baina lanketa egiteko margena oso txikia izan dugu. Guretzat inportantea zen arlo sozio-ekonomikoan aritzen diren sektoreetan eragitea; hau da, enpresetan eta lan munduan, baita elkarteetan, kolektiboetan eta beste zenbait arlotan. Bigarren sektoreko enpresetan ariguneak sortzea interesgarria da, enpresa munduan horrelako ariketa kolektiboak egitea beharrezkoa delako.

-Izurriteak ez du laguntzen ekitaldirik antolatzen baina zerbait prestatu duzue.

-Ez dugu kultur ekitaldirik egingo, jendeak egunero egiten dituen gauzak egin ditzan. Hala ere, jendeari gonbidapena egin diogu txapekin argazkiak ateratzeko eta Euskaraldiaren inguruko testu laburrekin bidaltzeko 688 778 288 telefonora eta ekarpenak Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetara igoko ditugu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

4 Comentarios

  1. Lenguas co-oficiales

    Obviamente, si no sabes un idioma co-oficial, no puedes acceder a ningún puesto publico. Es lógico,

    Porque?

    La ciudadanía tiene derecho a poder ser atendida en una lengua CO-OFICIAL, por lo que, si no sabes expresarte en esa lengua, legalmente CO-OFICIAL, no puedes optar a un puesto publico. Pura lógica.

    Deja una Respuesta
    1. Julian

      Ah, pero se trata de acceder a un puesto público?
      Ya pensaba yo que tanto Euskaraldia sin entender para qué era solamente era para los “enterados”

      Deja una Respuesta
  2. Para Julian

    Pues si no eres Belarriprest o Ahozbizi te fastidas. Lo mismito que sin vasco no accedes a ningún puesto público.

    Deja una Respuesta
  3. Julian

    Ez ulertu .
    No es para mi, solo es para los que dominan el euskera perfectamente.
    Me gustaría participar pero …

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados