Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hondakin organikoak birziklatzeko txartelekin arazoak dituzte Durangoko hainbat erabiltzailek

Herritarren Arreta Zerbitzuko langile bat laguntza ematen bi herritarrei poltsak makinatik ateratzeko.

Hondakin organikoak bildu eta birziklatzeko kontenedoretara eramaten dituzten durangarrek kexu dira egunotan, poltsak jasotzeko dituzten arazoengatik zein hondakinak kontenedorean uzterako orduan.

DURANGON.COMeko irakurle den Kepa Gorordok adierazi duenez poltsak banatzen dituen makinak ez duela erabiltzailearen txartelak irakurtzen eta arazoa konpontzeko “Arreta Zerbitzuan hitzordua hartu behar da”. irtenbide hori harrigarria da gure irakurlearentzat eta ironiaz dio “motibazio ederra” dela “poltsa batzuk jasotzeko hainbeste buelta eman beharra”.

Arazoa txikia balitz, lotsagarriago iruditzen zaio “Arreta Zerbitzuko langileei arazoaren ‘marroia’ pasatzea”, nahiz eta arlo horretako langileen jarrera “oso atsegina” izan den, eta eskerrak eman dizkie “arazoa konpondu didatelako”.

Gure irakurleak izandako oztopoa ez da bakarra izan, ikusi zuelako “kontenedorean poltsa uzteko txartelarekin ahaleginean” zebilen gizon bat.

Hondakin organikoen bilketa zerbitzuak dituen gabeziak direla eta, arduradunak “espabilatu eta arazoa konpondu” behar dutela usteaz gain, bere haserrea agerian jarri duen erabiltzaileak “ea behingoz arduradunok gauzak tajuz egiten dituzten!” eskatzen du

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. irakurle

    ez du egingo. pnv-ren albistegia da. anboto irakurri hobe

    Deja una Respuesta
  2. Aitoretxe

    Durangon-ek albiste bat sortu du gizon batek kexa bat bidali duelako bertara. Albiste haren adierazpenekn egin du goitik behera.

    Noizko egingo du beste albiste bat esanez ehundaka herritar oso pozik gaudela behingoz Durangon hondakin organikoak berziklatu ditzakegulako?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados