
Arantxa Urretabizkaia idazlea Durangoko Andragunera gerturatuko da gaur, arratsaldeko 18:00etan, parekidetasunari buruzko hitzaldia emateko. Ekitaldian, Hondarribiako alardearen inguruan emakumeak izandako borroka islatzen duen ‘Bidean ikasia’ liburuaren aurkezpena egingo du.
Euskaraz egindako saiakeragatik Euskadi Literatura saria jaso zuen ‘Bidean ikasia’ lanak, Hondarribiako alardearen inguruko kronika eta testigantza biltzen ditu. Sariketako epaimahaiak “lazgarria” iritsi zion liburuari, Urretabizkaiaren lana alarde parekidea hartzen baitu abiapuntu, euskal gizartearentzat ulertezina den eta 20 urtez luzatuden eztabaida, hain zuzen.
Hogei eta hiru urteko ibilbidea, 1993tik 2016ra, biltzen duen liburuaren helburua gatazka horretan ikasitakoa besteentzat baliagarria izatea espero du egileak. Nahiz eta idazlea eta kazetaria izan, ‘Bidean ikasia’ ez historialari baten ezta kazetari baten lana, literatura baizik.