Mañariako Hontza Museoak-Durangaldeko Natur Zientzien Hontza Museoak eskualdeko 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako Aste Santuko tailerrak antolatu ditu. Tailerrak apirilaren 25 eta 26an egingo dira.
Ekimen honen bidez “etxeko txikienek eskulanak egiterako orduan duten trebezia erakusteko aukera izango dute”, antolatzaileen arabera. Izan ere, bertaratzen diren umeek prestatutako ekimen artean eskulanak zein jolasak edo ipuin txokoan parte hartzeko aukera izango dute.
Tailerren ordutegia 10:00etatik 13:30etara izango da eta bertan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea info@hontzamuseoa.eus helbidean. Partaide bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu.