Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Idaztea denbora pasa da; helburua animaliek dituzten arazoez gizartea kontzientziatzea da”

Iruñean bizi den Alfon Bañeresek (Durango, 1973) bere bigarren liburua aurkeztuko du ‘Durangaldeko argitalpenak’ erakusmahaian. ‘Erika, ez naiz perfektua’ (2018) aurreko ipuineko protagonista nagusia triku bat bazen, oraingoan artoaren sugea izango da kontakizunaren ardatza.

-‘Mandarina: misio bat dut’ argitaratu duzun bigarren ipuin liburua da eta orain ere animalia bat da protagonista. Zure lanbidearekin zerikusia duelako?
-Bai. Ni albaitaria naiz eta anestesia arloan egiten dut lan. Gainera, jaberik gabeko animaliei arreta ematen dion Basati Albaitari Elkarteko kidea ere banaiz.

-Zer kontatzen duzu liburuan?
-Mandarina artoaren sugea da eta ipuin honetan esan nahi duguna zera da: jendeak maite ez dituen animaliak, ilunak, maltzurrak, zikinak edo narrastiak izan arren, inportanteak ere badira. Hori da jendeari helarazi nahi izan diegun mezua, denok inportanteak garela eta gure bizitzan denok daukagula gure misioa.
‘Mandarina: misio bat dut’ ‘road movie’ bat da, Basabere harrera-lekuan dauden animalia guztiek ihes egitea erabakitzen dutelako. Abiapuntu hori hartuta, animaliekiko beldurra kentzea eta kontzientziatzea nahi dugu. Horretarako, alde batetik, jendeak ez dakizkien ezaugarri batzuk tartekatzen ditugu (birika bakarra dutela, ez dutela usaintzen…); eta bestetik, jendeak ez dezala edozein animalia hartu edo erosi, polita, arraroa edo exotikoa delako, eta gero bertan behera uztea etxean mantendu nahi ez dutelako.

Lehenengo liburuarekin (‘Erika, ez naiz perfektua’, 2018) irakurleak bere bizitzan duen misioa desestaltzera gonbidatzen dituzu. Zer esan nahi duzu horrekin?
-Erika trikuaren ipuinak mezu asko eta desberdinak ditu, bai haurrentzat bai helduentzat. Ideia nagusia bakoitzak bere munduan bere eginbeharra duela da eta hori bete behar duela, eta denon arten gauzak beti lortu daitezkeela; taldeko lana bultzatu behar dela; inor ez garela perfektu,… Horrelako ideiak tartekatzen ditugu.

-Barricada taldeko kidea izan zen Alfredo Piedrafitaren partaidetza izan duzu bi liburuetan.
-Horrela da. Berak, musikaria izateaz gain, animalien argazkiak egiten ditu. Berak ateratako argazkiak ikusi nituenean berehala bururatu zitzaidan ipuina idaztea. Izan ere, Erika trikuaren istorioa egiazkoa dela esan genezake. Alfredoren argazkiak ikusi eta lasterrera hanka bat kendu behar zitzaion triku baten kasua tokatu zitzaidan. Orduan erabaki genuen istorioa kontatzea eta argazkiekin apaintzea.
Lehen ipuin horretan Toti Martínez de Lezearen laguntza izan genuen. Ipuina gustatu zitzaion eta berak bidali zuen Erein argitaletxera.

-Noiztik dator Alfredoren eta zure arteko adiskidetasuna?
-Duela urte asko etorri zen klinikara bere txakurrarekin bezero gisa. Han ezagutu genuen elkar, oso tipo jatorra da, eta lagun onak egin ginen. Gero, bien arteko lotura animaliak izan dira; bera rockeroa da eta ni albaitaria, baina animaliak ikaragarri maite ditugu biok.

-Durangarra edo Iruñarra zara?
-Ni durangarra izango naiz betirako. Durangon jaio nintzen eta bizitza erdia bertan egin dut. Gutxienez hilean behin bisita egitera joaten naiz.

-Etorkizunean zure burua idazle moduan ikusten duzu?
-Ez dut uste. Hau denbora pasa moduan egiten dut eta txikiei gustua emateko. Ez dugu anbizio ekonomikorik. Betidanik izan naiz durangarra eta albaitaria, eta nire helburua animaliek dituzten arazoez gizartea kontzientziatzea da.

-Durangoko Azokara gerturatuko zara liburuak sinatzera ezta?
-Bai, Alfredo eta biok egongo gara liburuak sinatzen ‘Durangaldeko argitalpenak’ standean, zapatuan 16:00etatik 18:00etara, eta domekan 12:30etik 14:30era.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados