Iurretako Udalak eraikinen fatxadak zaharberritzeko eta igogailuak jartzeko diru laguntzak eskainiko ditu aurten ere. Iaz emandako laguntzen balorazioa positiboa da Udalaren iritziz, berritutako eraikinen estetika hobetu da eta baita bizi kalitatea ere, igogailuak ezarri direlako. Hori dela eta, 2010. urtean 30.000 euroko aurrekontua izango dute laguntza horiek, iaz baino 4.000 euro gehiago.
Herriko inguru publikoaren egoera hobetzeko eta etxebizitzen eraikinetan muga arkitektonikoak kentzeko helburuarekin, hainbat diru laguntza eskainiko ditu aurten ere Iurretako Udalak. 2009. urtean fatxadak zaharberritu, muga arkitektonikoak kendu eta igogailuak ezartzeko diru-laguntzak onartu zituen ordenantza berezi batean baten bidez. Iaz izandako harrera ona ikusita, aurten ere deialdia zabaltzea onartu dute. Horrela, 2010. urtean 30.000 eurotako laguntzak ematea proposatuko du.
Iazko urtean egindako deialdian lau eskabide aurkeztu ziren, bi fatxadak zaharberritzeko eta beste bi igogailuak ezartzeko. Lau eskariak onartu zituen Udalak eta guztira 26.335 eurotako diru laguntzak eman ziren. Udaletik jakinarazi dutenez, Iurretako 60 herritarrei egin zien onura.
Oso positibotzat jo du Iurretako Udalak iazko ekimena. Izan ere, ???fatxadak zaharberritzean, berritutako eraikinen estetika hobetu da eta herritarrentzako inguru atseginagoa lortu ahal izan da???. Gainera, igogailuak jarri dituzten eraikinetan herritarren bizi-kalitatea hobetu da, ???bereziki, pertsona nagusien, minusbaliotasuna duten pertsonen eta umeen irisgarritasuna???.