Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Ikasleek izango dute protagonismoa agintariek inaugurazioa egin aurretik

Ikasleek izango dute protagonismoa agintariek inaugurazioa egin aurretik

Durangoko Azokako lehen eguneko protagonismoa Euskal Herri osotik gerturatutako ikasleek izango dute eta Gerediaga Elkarteko antolatzaileek 1200 ikasleentzako jarduerak antolatu dituzte. Honenbestez, 50. urteurrena betetzen duen ekimenak  lehen egunetik hautsiko ditu aurreko edizioetako marka guztiak.

1982. urtetik egiten den ‘Ikasle Egunak’ inoiz baino bisitari gehiago izango ditu. Antolatzaileek “iaz baino mila eskaera gehiago” jaso dituzte Azokara gerturatzeko eta izena emandako ikasleak 4655 badira, ziurtzat eman daiteke askoz gehiago izango direla Landako erakustazokara eta gainontzeko guneetara gerturatuko direnak.

Lehen egunerako prestatutako egitaraua gazteenentzat zuzendura badago ere, adin guztietako bisitarientzako aurkezpen, solasaldi eta gainontzeko ekitaldiak tartekatuko dira Azokak dituen bederatzi guneetan. Gazteek, ikus-entzunezkoetan sexismoaren eragina aztertzeko edo zirkoan aritzeko tailerrak zein book-trailer bat sortzeko edo bikoizketa lanetan murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute.

50. Azokaren inaugurazio ofiziala egiteko ‘Sarrera ekitaldia’ iluntzean izango da, zazpietan hain zuen, San Agustin Kultur Gunean eta bertan Iñigo Urkullu lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Aitziber Irigoras Durangoko Alkatea eta Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea hizlari izango dira.

Durangaldea app eta  lehiaketa Instagramen

Bestalde, Gerediaga elkarteak ‘Durangaldea app’ aplikazioa jarri du martxan Azokara begira. Bertan eskualdeko jatetxe, taberna, ostatu eta gainontzeko zerbitzuak aurki daitezke eta informazio guztia geolokalizatuta egongo da. Azokak bere atala izango du app horretan eta bertan albisteak, egitaraua, sinadurak, argizaiola, kartela eta abar aurki daitezke.

Azokak irauten duen bitartean #igerrak_50DA Instagram lehiaketa ospatuko da. Parte hartu nahi dutenek “Nola bizi duzu zuk Durangoko Azoka?” eta “Nola hurbiltzen zara euskal kulturara?” islatu behar dute argazki baten bidez.

Ostiraleko proposamenak

Ahotsenea: (zuzenekoak)
Izatefaltsua, Kasernarat, Lou Topet, Biluzik, Elortegi Anayak, Pornox, 2zio, Konbenio del metal, Gabezia, Xoriñoak kaloian, Hira, Txapelpunk, Noizean behin, Piztiak.

Ahotsenea: (solasaldiak)
Goizean; Antton,  Patxi Zubizarreta, Agurtzane Anduetza, Fermin Muguruza, Entzun eta Pop Pilulak, Fito Rodríguez,

Arratsaldean: Berri Txarrak, Noka eta Mikel Markez, Anchel Conte-JoxzeMari Sestorain, Maider Agirre, Eneko Barberena, Mikel Antzaren ‘Ametsak ere zain’ errezitaldia.

Areto Nagusia:
15.30. Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia: proiektua’

Irudienea:
Goizean. Tailerrak:
´Ikus-entzunezko sindromeak: sexismoa haur eta gaztetxoei zuzendutako ikus-entzunezkoetan´, ‘Bikoizketa tailerra’

Arratsaldean.
´Itsasoari begira´, ´Maya erlea´, ´Hurrak eta lapurrak´

Plateruena:
11.00: ‘Euskal Kantagintza kontzertuan’ (Ikasle Eguna)
22.30:  ‘Jupiter Jon, Sacco, Anari, Irazoki & Lagunak, Audience, Nire eta Bidehutseko beste zenbait piztia’

Saguganbara:
Goizean: ‘Barrenetik’, ‘Zirrikitutik’,  ‘Barrenetik’, ‘Barrenetik’ , ‘Zirrikitutik’

Arratsaldean:
‘Liburu erraldoiaren sari banaketa’ . 17:30ean ‘Pirritx, Porrotx eta Marimotots’

Kabi@:
‘Code.org’,  Arotzeria Hiztegi Digitalaren Aurkezpena, ‘Laboratorium Museoa’, ‘Hezi+’, ‘Errobotika eskolan’, ‘Teknologia erabilera laborategiak hezkuntzan’

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados