Zornotzako Mendi Taldeak astelehenetik larunbatera burutuko den ‘Mendiko astea’ antolatu du urteko azken ekitaldien artean. Prestatutako egitarauan bideo-emanaldiak, argazki lehiaketa eta erakusketa, merkatu txikia, Artaunera irteera eta urteko batzar orokorra tartekatuko dira.
Hiru bideo emanaldirekin hasiko da aurtengo Mendi astea. Gaur Iskander Rodriguezen ‘Mushing eta kanikrosaren mundua’ izango da ikusgai; bihar, Luis Miguelen ‘Islandia’ emango da eta asteazkenean Iñigo Iruretagoienaren, ‘Iru’ren ‘Travesia Nepal-Himalaia, 74 días, 200km, sólo y en invierno’ ikusteko aukera izango da. Emanaldiak Zelaieta Zentroko auditorioan izango dira arratsaldeko zazpietan.
Ostegunean Batzar orokorra egingo dute taldeko bazkideek Zelaieta Zentroan eta bertan kontuen egoera, laguntzaileak, egindako ekintzen balorazioa, 2016 urteko ekintzen egutegia, estatutuak eta lokalari buruzko gaien berri emango da.
Mendiko asteari amaiera emateko, baba jana antolatu dute larunbaterako Artaunen.
Aurreko urtean bezala, Mendiko asteari lotuta, II. Argazki erakusketa ikusgai egongo da Zornotzako Saltsa, Far-Far, Ontza eta Urtza tabernetan eta aurtengo argazki lehiaketan parte haRtu nahi dutenek azaroaren 17rarte izango dute epea beraien irudiak aurkezteko.
Bigarren eskuko merkatu txikia, berriz, abenduan zehar egingo da mendi taldeko lokalean egingo da.