Berrizko Udalak ekitaldi ugari prestatu ditu barikurako San Juan bezperarako eta ohiko suaz gain, antzerkia eta musika ekitaldiak nabarmenduko dira Berrizburun.
Prestatutako egitaraua arratsaldeko 19:30ean hasiko Yllana konpainiak eskainiko duen ‘Glubs’ kale-antzezlan ibiltariarekin.
Ordubete geroago, bokatak eta edariak dastatzeko aukera egongo da Gure Izarrak taldearen tabernan, eta 21:00etan M&A Swing Machine taldearen ekitaldia hasiko da.
Gaueko 22:3oean San Juan sua piztuko dute eta egitarauari amaiera emateko Dj J. Nandez/Charles Ramirezen saioa egongo da.