Medicusmundi Bizkaia elkarteak ‘Bertsoz- Bertso Indarkeria Matxistei Aurre’ bertso-saioa antolatu du abenduren 16rako Durangaldeko Bertso Eskola eta Durangoko Udalaren laguntzarekin. Ekitaldia Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da eta gaueko 20.00etan hasiko da.
Agertokian Alaia Martin, Nerea Elustondo eta Miren Artetxe bertsolariak izango dira eta gai-jartzaile lanetan Erika Lagoma arituko da. ‘Bertsoz-bertso Indarkeria Matxistei Aurre’ jaialdian Durangaldeko Bertso Eskolako gazteak ere parte hartuko dute.
Sarrerak hiru euroren truke salduko dira Plateruenan, Andragunean eta Durangaldeko Bertso Eskolan eta ekitaldiaz gain, luntxa ere egongo da.