Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ekainaren 5ean ospatzen da, jardunaldiak antolatu dituzte Berrizen. Maiatzaren 26tik ekainaren 12ra bitartean egingo da eta aurtengo nobedade nagusia eskola mailako foroa izango da.
Ingurumen jardunaldien barruan hainbat ekitaldi antolatu ditu Berrizko Udalak. Maiatzaren 26an hasi eta ekainaren 12an bukatuko dira jardunaldiak. Lehenengo bi egunetan Lehen Hezkuntzako ikasleek udaberrirako udalak landatzeko dituen loreetako batzuk ipiniko dituzte, udaletxeko teknikarien laguntzarekin.
Eskola mailako foroa maiatzaren 31an egingo da, Udaletxeko batzar aretoan goizeko 9:30etatik aurrera. Aurtengo ikasturtean Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan, barruan ???kontsumo iraunkorra??? eta ???bidezko merkataritza??? gaiak hartu dituzte ardatz eskolaumeek. Horren inguruan ospatuko dute foroa.
Gainera, ohitura den legez, beste bi ekimen ere egingo dira aurten. Ekainaren 6an mendi irteera bat egingo da Urbiara. Joan nahi dutenek kiroldegian eman beharko dute izena. Ekainaren 12an berriz, erreka garbitzeko eguna izango da.