Astebete gehiago luzatuko dira Durangoko Intxaurrondo kaleko lanak, Udalak jakinarazi duenez. Ur hornidura eta saneamenduko hodien berrikuntza ari dira egiten kalean eta hasiera batean lanak otsailaren 19an ziren amaitzekoak. Baina zenbait hobekuntza egiteko otsailaren 26ra arte ez da irekiko kalea.
Udalak helarazi duenez, hobekuntza horien artean, espaloian dagoen Iberdrolaren kanalizazioa berrituko da. Kanalizazio hori txarto zegoela ikusita, hitzarmen bat sinatu du Udalak aldatu ahal izateko.
Gainera, espaloia txikitu egingo da eta horrela 3 edo 4 kotxe gehiagorentzako aparkalekua egingo dute. Bestetik, telekomunikazioen instalazioa aldatzek aukera ere egongo da. Orain arte kale horretako 14,16,18 eta 20. zenbakietan eraikinaren fatxadatik doa sarea. Auzokideek nahi izanez gero, instalazio hori espaloitik bideratzeko aukera dute, Udalak horretarako prest utziko baitu kalea.
Udaletik esan dutenez, beraz, astebete atzeratuko da Intxaurrondo kalearen irekiera, baina lan guztiak bukatzeko bi aste beharko dira.