AD Mallabia FTk, Udalarekin batera, banakako frontenis txapelketa mistoa antolatu du. Parte hartzea 16 jokalarira mugatua dago.
Txapelketak hiru fase izango ditu, eta irailaren 22an hasi eta urriaren 7ra arte iraungo du.
Lehenengo fasean, irailaren 22an eta 23an, sailkapen multzoen liga jokatuko da; bigarren fasea irailaren 29 eta 30ean jokatuko da multzoen liga kanporaketarekin; eta azken fasea urriaren 7ko kanporaketa izango da.
Barikuetako partidak 19:00etan hasiko da dira eta zapatuetakoak 9:00etan. Parte-hartzaile guztiek gutxienez 4 partida jokatuko dituzte.
Txapelketa irabazte duenak txapela jantziko du eta bigarrenak garaikurra izango du.
Parte hartu nahi duten kirolariek datorren astelehena, hilak 18, baino lehen eman behar dute izena eta 8 euro ordaindu beharko dituzte.