Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala
Zas Informatika
Contra el Cancer Bizkaia

Irati Bazeta ilustratzaileak jaso du aurtengo Sormen Beka, ‘Harien isla’ izeneko proiektuarekin

Euskara jendea gaitzat hartuta esku hartze artistiko bat egitea zen aurtengo beka deialdiko zeregina, eta Irati Bazeta ilustratzaile abadiñarrak irabazi du, ‘Harien isla’ izeneko proiektuarekin. Margogintzan oinarrituko da bere lana; dozena bat pieza sortzeko asmoa duela azaldu du, horiekin guztiekin erakusketa egin ahal izateko 60. Durangoko Azokan. 15.000 euroko beka da, eta Durangoko Udalarekin batera eskaintzen du Gerediaga Elkarteak.

Bazetak azaldu duenez, margogintza umetatik landu izan du, eta bekaren deialdiaz jakitean aurkeztea erabaki zuen. Gaia dela-eta, euskarari buruz azken boladan hainbat hausnarketa konpartitu dituela aipatu du ilustratzaileak, eta ondorioz hainbat galdera sortu zaizkiola.

“Nor da euskara jendea? Zer dakar euskara jendea izateak? Ba al dugu euskara jendea garenaren kontzientziarik? Euskaraz bizi edo euskarara heltzeko denok baliabide berak al ditugu? Zein egoeratan sentitu dugu hizkuntza estresa? Hainbat galderatan oinarri hartuta landutako proiektua da”, esplikatu du Bazetak. Beraz, proiektuaren bidez gogoeta horiek plazaratzea da bere helburua, eta gainera, sormen prozesuan herritarren partaidetza eskatzeko asmoa du.

Sormen beka “aukera paregabea” dela uste du irabazleak, eta aurkezpenean eskerrak eman dizkie antolatzaileei eta epaileei. Hurrengoek osatu dute epaimahaia: Garazi Arrizabalaga (Durangoko Museoko zuzendaria), Ismael Manterola (EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa), Oskia Huarte (Uharte Arte Garaikideko Zentroaren zuzendaria), Marina Suarez eta Maite Mugerza (Tripak kolektiboko kideak), eta If Matxikote (Zapart Euskal Artisten Sareko kidea).

Epaileen arabera, “proiektuaren argitasunagatik, deialdira ondo egokitzen delako eta hasiberria izanik lehen erakusketa egiteko aukera emango diolako” hautatu dute Bazetaren proiektua.

Zazpigarren beka deialdia

Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak sustatzen duten beka zazpigarren deialdira heldu da jadanik. Nerea Mujika Gerediagako presidenteak adierazi du sortzaile berrien bidelagun izateko nahia zutela. “Gazte jende asko nabaritzen genuen, arlo ezberdinetan, sortzeko gogoarekin, euskaraz eta euskaratik gainera. Eta horren erakusleiho baino gehiago izan nahi genuen”, bere esanetan.

Atopia rol jokoen egitasmoa izan zen lehen bekaduna, eta geroztik Kai Nakairen diskoa, Bañolet ikus-entzunezkoa, Ibai Aizpuruaren Barraka bideojokoa, Jon Ander Urrestiren Eukalyptus antzezlana eta Marramiau sorkuntza taldearen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesaila saritu dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados