Normaltasun berrirako bidea egiten hasi da Iurreta Plazaratu ekimena eta horren harira bertso saioa prestatu du ekainaren 20rako. Ekitaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da Herriko plazan eta agertokian puntako bertsolariak egongo dira.
Bertso saioan azalduko diren bertsolariak Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Miren Artetxe eta Julio Soto izango dira eta gai jartzaile lanetan Eneko Abasolo arituko da.
Ekitaldia normaltasunaren bidean kokatzen bada ere, bertaratzen diren ikusleak segurtasun neurriak bete beharko dituzte. Ondorioz, bere maskarilla jantzita eta mugitu ezin izango diren aulkietan jarrita egon beharko dira saio guztian.