Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Iurretak euskararen erabilera bermatu eta lehenetsiko du herri-administrazioan

Iurretak euskararen erabilera bermatu eta lehenetsiko du herri-administrazioan

Iurretako udalbatzak Udalak 2015-2017 aldirako izango duen Euskararen Erabileraren II. plana onartu du EAJ, Bildu eta PSEren aldeko botoekin eta PPko ordezkariaren kontrakoarekin. Herri administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan hau, Euskal Autonomia Erkidegoak emandako Dekretuan ezarritakoa betetzeaz gain Eusko Jaurlaritzaren V. Plangintzaldiarekin bat egingo du.

Iurretako Udalak derrigorrez bete beharreko indizea %60,02koa da eta horregatik Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak ezarritako helburu orokorrak bete beharko ditu.

Helburu horien arabera Udaleko esparru guztietan “euskara zerbitzu-hizkuntza izango dela” bermatzeaz gain “euskararen idatzizko erabilera areagotu egingo da, sorkuntzari lehentasuna emanez”. Gainera, “euskara lan-hizkuntza izan dadin ahalbidetzea, ahoz zein idatziz, laguntzeko prestakuntza eskainita progresibotasunez eta etengabe” eta “administrazioekiko harreman-hizkuntza ahoz zein idatziz, euskara izatea bideragarria den guztietan”.


Tresna eta aplikazio informatikoak

Euskararen Erabilera Plana burutzeko Udalaren hizkuntza-egoera eta baita euskararen erabilera hainbat alorretan aztertu da. Azterketa horretan hizkuntza-gaitasuna, ahozko eta idatzizko komunikazioak edo langileen prestakuntza orokorra kontuan hartu dira.

Aztertu diren beste alor batzuk tresna eta aplikazio informatikoak, internet eta Intranet sareak, argitalpenak eta hizkuntza paisaia islatzen duten iragarpenak, publizitatea eta kanpainak izan dira. Azkenik diru-laguntzak eta kontratazio administratiboak ere aztertu dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados