Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Iurretak Gastañatza, Santa Apolonia, Bakixa eta San Markos auzoetako argiztapena hobetuko du

 Iurretako Udala lau nekazaritza eremutako argiztapena hobetzen ari da.
Iurretako Udala lau auzotako herriko argiak hobetzen ari da.

Iurretako Udala 46.000 euro inbertitzen ari da Gastañatza, Santa Apolonia, Bakixa eta San Markos nekazaritza eremuetako argiztapena hobetzeko. Gastañatzan hasitako egitasmoak jarraipena izango du herriko beste hiru auzoetan Led teknologiadun 12 farola jarriz.

Iurretako Udalak udalerria hobetzeko, energia aurrezteko eta inguruko hobekuntzen konpromisoari eusten dio eta egitasmo horren baitan, argiztapen eraginkorren hornikuntzetan inbertitzen ari da. Helburu horrekin orain arte egon diren farolak Led teknologiadun luminariekin ordezkatuko dituzte.

Lehenengo jarduketa Gastañatza auzoan egin zen 2015eko bukaeran eta 2016ko hasieran eta bertan jarritako sei faroletan 19.000 euro inbertsioa egin zuen Udalak.

Orain beste 27.000 euroko inbertsioa egiten ari da Santa Apolonia, Bakixa eta San Markos auzoetan launa farola aldatzeko. Egindako aldaketekin auzo bakoitzean 200 bat metrotako zonaldea argiztatuko da.

Luminaria hauek programagarri maila bikoitza gehituta dute eta horrela, gutxien erabiltzen den orduetan, gauez, kontsumoa %50ean murrizten dute. Gainera, argiztapen maila egokia lortzeaz gain, argindarraren kontsumoa jaitsiko da, energia aurreztuz eta CO2 emisioak gutxituz.

LED-dun luminaria berriak 70Wkoak dira eta ez dute abiagailuko kontsumorik; ordezkatutakoak berriz 280W kontsumitzen zuten, abiagailuko kontsumoa barne. Beraz, luminaria zahar bakoitzaren kontsumoa urteko/1.226,4Kw ordukoa izango litzateke eta Led teknologiaduneko farola berri bakoitzak urteko/229,95 kW orduko kontsumoa du. Guztira, ohizko argiztapen kontsumoaren %18,75ekoa suposatzen du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados