
Iurretako Udalak 4.953,14 euroko diru-laguntza ematea onartu du Medicus Mundi Bizkaia garapenerako erakundeari, Honduraseko Intibuca etxaldeko Lenca etniako nerabeetan haurdunaldiak murrizteko helburuarekin.
Onartutako diru-laguntza ‘Lenca etniaren hezkuntza elkarteko gaitasunak hobetzen haurduntza goiztiarren problematikako parte-hartze aktiboan – Honduras’ deituriko programara bideratuko da.
Ekimena gauzatzeko, ASODOC (Hondurasko Mendebaldeko Garapeneko Elkartea) eta AMIR (Intibuca Emakume berrituen elkartea) tokiko erakundeak, Intibuca udalerriko hezkuntza-establezimenduetako irakasleekin lan egingo dute, Osasun Ministerioarekin koordinatuta, nerabeei zuzendutako sexu-hezkuntzako programa aktibo batean parte hartuz.
Genero ikuspegia
Proiektuak genero ikuspegia du eta lankidetza, osasuna eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapenean kokatuta dago. Sexu bietako gazte eta nerabeei eta beraien aita eta amari zuzendua dago eta osasunaren parte-hartze sozialaren indartzea eta haurdun dauden nerabeen arazoen inguruko sentsibilizazioa helburu gisa adierazten ditu, bere murrizketa laguntzeko.
Proiektu osoaren kostua 9.299,92 eurokoa da eta Iurretako Udalak kantitate horren %53,30a jarriko du; hau da, 4.953,16 euro. Gainontzeko ekarpena tokiko elkarteek zein Gobernuz kanpoko Erakundeak jarriko dute, %36,90a eta %9,80a, hurrenez hurren.
Emandako diru-laguntzarekin “herrialdeak garatzea lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko herrialde behartsuenen garapenarekin elkartasun konpromisoa” berresten du Iurretako Udalak. 2018ko deialdira Honduras, Senegal eta Nicaraguan burutzeko lau proiektu aurkeztu dira, baina Udalak “gizarte interes handiena duen proiektua babesteko” irizpidea lehenetsi du.
Eskerrik asko tarte hau emateagatik! Laster arte