
Iurretako Jai Batzordeak ez ditu aurten San Migel jaiak ospatuko, Covid-19aren epidemia dela eta. Erabakia “pena handiz” hartu behar izan badute ere “denon osasunerako onena dela” uste dute eta herritarrei “zentzuz jokatzeko” deia egiten diete.
Covid-19aren konfinamendua amaitu ondoren, Jai Batzordeko kideak elkartzen hasi ziren egoera aztertzeko, nahiz eta argi izan “aurten ez zela jairik egingo”. Hala ere, “kulturagaz dugun konpromisoari jarraituta, gure herrian hain garrantzitsu diren data hauen bueltarako kultur egitarau txiki bat antolatzen hasi ginen”.
Asmo hori ere hankaz gora joan da, “egun horietan ekintzarik ez garatzeko” irizpidea ezarri duelako Udalak. Hori dela eta “Jai Batzordeak prestatutako kultur eskaintza udazkenean zehar zabalduko da” eta datozen egunetan emango dute horren berri.
Jai Batzordeko kideen arabera “kultura segurua eta beharrezkoa da” azpimarratu ondoren “udazken koloretsu bat” bizitzera animatzen dute eta “urte berriagaz sanmigelak berriro loratuko diren” esperantza agertu dute. Gainera, “jai herrikoi eta partehartzaileen” alde lan egitera animatzen dituzte herritarrak, eta batez ere, “gazte belaunaldi berriak horretara batzera animatu nahi ditugu”.
La foto que ilustra la noticia es de un catetismo digno de estudio…
Catetismo? Eres muy fino tu no?
Qué quieres, duranguesado profundo. Y así con todo. Lo malo que lo estudian y están enamorados del resultado.