Iurretako Udalak ‘Santoña itsasontzia’ deituriko haur jolas berria jarri du Maiztegi herri eskolan, eskolako jolas gunearen zati bat berrituz. Elementua 1 eta 12 urte bitarteko haurrek erabiliko dute.
Jolas berriak orekarako surf taula, hari-eskala, iparrorratz jokoa eta lema ditu eta 4.532,66 euroko kostua eragin du.
Iurretako Udalaren lehentasunetako bat “Maiztegi herri eskola behar bezala mantentzea da”, Iurretako alkate Oskar Kokak azaldu duenez. “Horregatik, zuzendaritzarekin eta familiekin harremanetan gaude instalazioek ikasleen segurtasuna uneoro berma dezaten”.
Udala arduradunek eskolan inbertitzen eta hobetzen jarraitzen du energia-eraginkortasuna bezalako arloetan, “eta kasu honetan jolas berri bat instalatu da haurrek segurtasunez goza dezaten”, Kokak azpimarratu duenez.