Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Iurretako Udalak ia 5.000 euroko diru laguntza emango du Chiapaseko FM irratiak hobetzeko

 

ChiapasRadioMujerVertIurretako Udalak 4.977,82 euroko diru-laguntza emango dio ‘Chiapas estatuan (Mexiko) erresistentzia egiten ari diren herri indigena zapatisten irrati-estazio komunitarioen sarea sendotzeko’ proiektuari.

Guatemala, Honduras, Senegal eta Mexikon burutzeko lau proiektu aurkeztu ziren 2016ko Garapenerako Lankidetzako funtsa lortzeko asmoarekin eta Udalak ‘Lumaltik Herriak’ Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundeak aurkeztutako ekimena laguntzea erabaki du.

Diru-laguntza hauen helburua “herrialdeak garatzea” eta “baldintza sozialak hobetzeko herrialde behartsuenen garapenarekin elkartasun konpromisoa mantentzea da”.

Aurkeztutako lau proiektuen artean “gizarte interes handiena duen proiektua babesteko irizpidea” lehenetsi du Udalak. Izan ere, lagunduko duen proiektuak FM irrati-estazioko 12 kabinen instalazio elektrikoa hobetu eta hogei emakume gaitu nahi ditu irrati-difusioak konpontzeko.

Higadura eta matxurak

Irrati-estazioetako konponketak, urteetako erabileraren ondorioz jasotako higadurak zein korronte elektrikoaren ezegonkortasunagatik ekipo eta instalazioetako akatsak eragin dituzte. Horretarako transmisio-kabinen baldintza teknikoak hobetu behar dira eta horretarako bost tailer antolatuko dira estazioetako koordinatzaileentzat.

Hogei emakume teknikari FM irrati-estazioak konpontzeko gaitzeari dagokionez, azken urteetan komunitate zapatistek irrati sustatzaileen jabetze eta gaitze teknikoa lehenetsi dituzte, irrati-estazioen sareari arreta emateko eta funtzionatzen jarraitzeko mekanismo gisa.

Gainera, emakume gisa dauzkaten eskubideen erabilera eta errespetuaren aldeko borroka egiten dute emakume zapatistek eta, pixkanaka, badoaz fruituak lortzen. Kasu honetan, irrati komunitarioetan emakumeek parte hartzea, non teknikak oinarrizko tokia duen, aurrerapen esanguratsua da. Batik bat, aintzat hartuta gai teknikoak gizonei erreserbatzen zaizkien jarduerak izan ohi direla.

‘Chiapas estatuan erresistentzia egiten ari diren herri indigena zapatisten irrati-estazio komunitarioen sarea sendotzeko’ deituriko proiektu osoaren kostua ia 86.000 eurokoa da eta diru-kopuru horren %94,30a, hau da 80.931,50 euro, ‘Memoria Viva’ tokiko elkarteak egindako ekarpenarekin beteko da.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados