Iurretako herritarrek Karnabal jaiekin disfrutatu ahal izango dute zapatuan eta martitzenean, Udalak eta Aitte San Migel jai batzordeak elkarlanean antolatutako egitaraua prestatu baitute.
Zapatuko ekitaldiak 12:30ean hasiko dira Montoitik abiatuko den kalejirarekin, ibilbidea trikitilarien laguntzarekin egingo dela. 15:00etan, bazkari herrikoia hasiko da eta bazkalostean musika egongo da bertaratzen direnek alaitzeko.
Karnabaletako ospakizunak martitzen arratsaldean izango dute jarraipena, bi musika saio egongo baitira. 17:00etatik aurrera Ainhoa Djk jarriko du erritmoa eta 19:00etan Eingo taldeko kideen txanda izango da.