Herritarrek egunero esku artean dituzten edo kontsumitzen dituzten objektuen atzean dagoen zientzia bistaratzea nahi duen ‘Zientzia kalean’ erakusketa Iurretako Amilburu plazan egongo da otsailaren 21era arte. Dibulgazio-jarduera hau euskaraz eta gaztelaniaz egindako 11 infografiaz osatuta dago.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmo honek mugikorraren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da. Baita , jogurtaren, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barra baten edo fruituen konposizioaren berri ematen du.
11 paneletan eskaintzen den informazioa, bakoitzean jarrita dagoen QR kodearen bitartez deskarga daiteke.
Bisita gidatuak
Datorren martitzenean, bi bisita gidatu antolatu ditu Iurretako Udalak dira. Lehena, euskaraz, arratsaldeko 17:30ean eta, bigarrena, gaztelaniaz 18:30ean. Bisita gidatuetan infografiak egin dituzten lantaldeko bi kide izango dira, ilustratzaile zientifikoa bata eta bestea, zientzialaria. Bisitak bertaratzen den publikoari eskainiko zaizkie.
Bestalde, ‘Zientzia kalean’ galdera-sortaren txapelketa ere antolatu da. Parte hartzaileek, infografien edukia kontuan hartu eta hamaika galdera dituen galdetegiari erantzun beharko diete, online edo paperean, otsailaren 21a arte. Lehiaketa amaitutakoan, bertako produktuen otzara zozketatuko da galdetegia zuzen erantzun dutenen artean.