Bosgarren urtez
jarraian izotz gunea ezarri
dute Landakon, hainbat
ikastaro antolatu dituzte
haurrentzat, patinatzen ez
dakitenentzat eta baita maila
aurreratu bat dutenentzat
ere. Ikastarorik ez
dagoenean nahi duenak joan
ahal du
bertara.
Izotz pistan 250 lagun
ibili ahal dira batera, “adin
guztietako jendea etortzen
da, umeak gehien bat.
Nagusiak ere igartzen da
urteak aurrea joan ala
ausartzen doazela eta
gehiago etortzen dira”, argitu
digu Izukaitz Guridik, izotz
guneko begiraleak, “patinak
jartzen dituzte eta astiro-
astiro, izkinatik joaten dira
hasieran”.
Patinak jantzi eta pistara
sartzera ausartzen diren
guztiek ez dakite patinatzen,
maila guztietako jendea
ausartzen da, “patinatzen
dakiena eta ez dakiena”,
baina, begiralearen esanetan
ausartenak umeak dira:
“umeak abiadura batean
joaten dira eta daukate
arazorik ibiltzeko”.
Izotz gunera sartu ahal
izateko bi eratako sarrerak
daude, goiz guztian zehar
edo arratsalde guztian zehar
ibiltzeko balio dutenak.
Umeentzakoek 5 euro balio
dituzte eta nagusienek 5,50
euro. Sarreraren prezioan
patinak ere sartuta daude.
Neguko jantziak eramatea
gomendatzen dute
antolatzaileek.
Izotz pista urtarrilaren
6ra arte egongo da zabalik.
Egunero, goizetan 10.30etik
13.30era eta arratsaldetan
17.00etatik 20.30era. Ostiral
eta larunbatetan, berriz,
gauez ere irekita egongo da,
21.30etik 00.30era.
Ikastaroen ordutegia
ondorengoa da: 4 eta 7 urte
arteko haurrak 13.30-14.30
bitartean; 8 eta 14
bitartekoak 14.30 eta 15.30
artean; eta 15 urtetik gorako
gazteak 15.30etik
16.30era.
vi el desfile de carrozas ,me parecio fabuloso el ver como habia jente que se lo habia currado como para acavar en un sorteo .Menuda recompensa al esfuerzo ,que hagan lo mismo con el marmitako,el cartel de fiestas o el alcalde de durango a SORTEO gracias.

Muy buenas fotos del desfile!!! Esperemos que poco a poco la gente se vaya animando a desfilar, yo lo recomiendo, te lo pasas genial.
Muy buenas fotos del desfile!!! Esperemos que poco a poco la gente se vaya animando a desfilar, yo lo recomiendo, te lo pasas genial.