
Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien XIII. Lehiaketako sariak banandu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Aldundiek gaur goizean. Izurtza eta Berrizko ustiategiak, Euskadiko onen artean sarituak izan dira.
Guztira, hiru herrialdetako hamabi ustiategi aukeratu dira. Ardien arloan Izurtzako Mañondo izan da onena. 53,2 hektarea kudeatu eta 453 ardi ditu; bertan gazta egiteko makineria dauka. Ustiategian bertan du salmentarako tokia jarria, eta bertan saltzen du, zuzenean, ekoizpenaren zatirik handiena.
Euskadiko esne-behien ustiategirik onena, ordea, Berrizen dago. Aiarbi enpresak, esnetarako 147 behi dauzka eta kanpoko eraldaketa-planta bati saltzen dio bere ekoizpena. Guztira, 27,1 hektarea kudeatzen ditu.