Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Izurtzan bilduko dira eskualdeko txistulariak urteroko hitzorduan

TxistulariEguna1991Izurtza36.Edizioa
Alejandro Aldekoa berriztarrak zuzendu zuen 1991eko kontzertua.

Urteroko hitzorduari eutsiko diote aurten ere eskualdeko txistulariek eta ohikoa denez, San Jose egunetik gertu, Durangaldeko Txistulari Eguna ospatuko dute. Eskualdeko txistulariek Izurtzan bilduko dira domekan 63. edizioa ospatzeko eta Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean ohiko kalejira eta kontzertua eskainiko dituzte, beste zenbait musikari eta dantzariren partaidetzarekin.

1991 eta 2004 urteetan Izurtzan ospatutako Durangaldeko Txistulari Egunetan egin zuten moduan, aurten ere kalejira eta kontzertua izango dira eguneko osagai nagusiak. Goizeko 10:00etan herriko auzune guztietatik eskainiko duten kalejira abiatuko da eta eguerdiko 13:00etan kontzertua eskainiko dute elizan.

Musikari gonbidatuak

Jaizaleko txistulariek eskainiko duten kontzertuan, beste hainbat musikari eta kantari ere izango da. Ekitaldian, Carlos Sanchez (trompeta), Josu Otxotorena (tronboia), Koldo Izagirre (bonbardinoa) eta Urtun Gerrikaetxebarria (gitarra) musikariak ere egongo dira. Kantariak berriz, Fernan Alsasua eta Balentin Sagastizabal (tenorrak), Luis Mari Uriarte eta Juan Carlos Aranzabal (baxuak), Irene Lasa eta Eneritz Elgezua (sopranoak) eta Ismene Uriarte eta Karmele Alkorta (kontraltoak) izango dira. Partaideen zerrenda Felipe Zelaieta bertsolariarekin eta Mendi Gain dantza taldeko kideekin osatuko da.

Agerraldi nagusirako prestatutako egitaraua Sabin Bikandik moldatutako ‘Dantzari dantza’rekin hasiko da eta jarraian Raimundo Sarriegiren  ‘Minueto’, Benito Lertxundiren ‘Oi ama Euskal Herri’ eta Andres Granados durangarrak moldatutako ‘Katalintxo’rekin jarraituko du.

Ondoren, Fernando Ansorenaren ‘Fandanguillo eta Porrusalda’; Niko Etxartek konposatu eta Xanet Arozenak  moldatutako ‘Eperra’ eta Arozenak berak moldatutako ‘Musde Ürrütia’ eskainiko dituzte. Agerraldia amaitzeko Pablo Sorozabalen ‘Hirugarren kalez-kale’; Pier Pol Berzaitzek sortu eta Juanma Saezek moldadutako ‘Baratze bat’ eta Buenaventura Zapirainek idatzi eta Jose Ignacio Ansorenal moldatutako ‘Txanton Piperri’ joko dituzte.

Kontzertua amaitu ondoren, txistulariek ‘Erregelak’ dantzatuko dituzte Udaletxe aurreko plazan.

40 musikari bildu ziren 2004. Durangaldeko Txistulari Egunean.
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados