Jaizale durangaldeko txistulariek ohiko gabon kontzertua eskainiko dute datorren igandean, abenduaren 27an, Santa Ana elizan. Kontzertua eguerdiko 13.15etan hasiko da. Txistulariez gain, metal taldea eta hiru abeslari arituko dira.
Eleder Iturrieta durangarrak zuzenduko du kontzertua. Irene Lasa, Mila Velasco eta Luis Maria Uriarte dira abeslariak.
Joko dituzten lanak, berriz, hauek izango dira: ???Gabon gabean-Alaken (T. Agirregomezkorta), ???Agur Maria Belengo??? (musika Pello Zabalarena eta hitzak Bitoriano Gandiagarenak dira), ???Gabongo ilunabarra??? (Pello Zabalaren musika), ???Ama Birjina fidela??? (C. Sánchez Ekiza), ???Baldorba??? (Ismael Yagüe) eta ???Mesias sarritan??? (Luis Aranbururen moldaketa).
Kontzertua antolatzeko laguntza eman dutenak Durangoko Udala eta Santa Ana eliza izan dira.
OLE!me a llegado a conmover animo ta segi aurrera!en la red se comparten un monton de chorradas y las reales las omiten pero yo……lo kompartire.agur!
¡¡Animo chavales, con vuestra lucha hacéis un mundo mejor!!