Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Jaizale txistulariek Gabonetako kontzertua eskainiko dute domekan

(*) Hator, hator… Horra Mari Domingi… Horra, horra, gure Olentzero… Mesias sarritan…

Zenbat eta zenbat doinu ezagun abenduaren bueltan. Hauek entzun eta Gabonak ate joka ditugun seinale. Eta horrela da; laster etxekoekin partekatuko ditugu aspaldiko kontuak, txutxumutxuak, txisteak… Mahai inguruan batuta, gogotsu kantatuko ditugu betiko abestiak.

Jaizale taldeko txistulariok ere horrela daramate denbora asko, kontzertuak prestatu eta jendearengana, herriarengana heldu nahian.

Alejandro Aldekoa berriztarraren zuzendaritzapean gure lehen Gabon kontzertuak Andra Mari elizpean eman zutenetik, hemen jarraitzen dute ekinean. Denborarekin, kaleko oholtza hotzetik, Santa Anako eleizako berotasunera egin zuten salto Jose Ignazio Abasolo gidari zela. Jesuiten eleizan ere izan ziren urte baten. Gerora, 2016ko neguan, San Frantzisko eleizara heldu, eta, ordutik, bertan elkartzen dira euren Gabonetako kontzertua eskaintzeko, Eleder Iturrietaren batutapean.

Baina bestelako mugimenduak ere eman dira euren artean. Jaizale jende gaztez osatzen joan dira. Harrobi ederra daukate eurekin. Musika eskolatik edota bestelako talde anitzetatik heldutako haize berriak batu zaizkie elkartera, eta harro gaude.

Ezin aipatu barik utzi, ekitaldi hau doinuz eta kantuz janzten laguntzen dieten zeharkako flauta, klarinete, tronboi, tronpeta, tronpa, bonbardino; bibolin, biola, biolontxelo; piano; eta Orfeoiko edota lagun sopranoen, tenoreen… ahots zoragarriak. Denon laguntzaz, familia ederra osatzen dute gaur egun.

Eta horrela heldu dira 2024ko Gabonetako Jaizale Txistularien Elkarteko kideok antolatu duten Gabon kontzertura. Aurten, kanta berri bat estreinatuko dugula aurreratu dute. San Frantzisko eleizan izango dira, abenduaren 22an, eguerdiko 13:00etan.

(*)  Jaizale Durangaldeko Txistulari Elkartea 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados