0 urtetik 18 urtera bitarteko hezkuntza-eskaintza izateak, askotariko beharrei erantzun behar izatea dakar. Horregatik, Jesuitak Durangok uda garaiak aprobetxatzen ditu bere ikasleen beharretara egokitzeko. Aurten egindako berrikuntzak begi-bistan daude, jolastoki nagusiko belargune artifiziala berriztu baita, kanpoalderantz beirate zabal bat duen funtzio anitzeko espazio estali bat prestatu da, eta Haur Hezkuntzako jolasgunea erabat eraldatu da.
Deigarriena ‘jolastoki berdearen’ zabaltasuna da, “izan duen erabilera handiagatik nahiko hondatuta zegoen eremu hori”, Alfredo Sarriugarte ikastetxeko zuzendariaren esanetan. “Nahiz eta kirol-gunea pinturaz mugatuta egon, jolas libreko leku gisa erabiltzen da. Ohiko eskola-ordutegia amaitu ondoren, eskolaz kanpoko jardueretan kirola egiteko eta tokiko taldeen lehiaketarako eremu bihurtzen da”, azaltzen du.
Espazio horren ondoan, barruko patio bat dago, eta gune hori Astarloa kalera beirate batekin irekitzen da, “durangarrentzat ikusgarriagoak izan gaitezen”. Material naturalez egindako espazio argitsu hau, jolas estilo ‘sortzaileagoei’ eskainia dago. “Familiek meriendatzeko edo hitz egiteko ere erabili dezakete gune hori, Jesuitentzat funtsezkoa baita gure hezkuntza-komunitatea indartzea”, gaineratu du.
“Hirugarren aldaketa nagusia gainontzeko guneen erara guztiz berritu den haurren jolasgunean gauzatu da. Bertan, landare natural batzuk eta umeen adinetara egokitutako ekipamendua gehitu da”.
Hain agerikoa ez bada ere, oso garrantzitsua da eraikinaren teilatua behin betiko birgaitzea “3 urteko lanen ondoren”, baita liburutegia eta komunak berritzea.
“Ahalegin ekonomiko handia izan da, baina gure 1.000 ikasle baino gehiagori mesede egingo die, alderdi akademikoa ez ezik, emozionala ere lantzen duen hezkuntza integralaren aldeko apustuan, mundua eraldatu ahal izan dezaten”, azpimarratu du.
JESUITAK DURANGO | www.durangojesuitak.org | 94 681 00 50