Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Joseba Sarrionandiak “amets hitzak hartzen dituen formak” izango ditu hizpide gaurko solasaldian

‘Amets hitzaren ametsak’ izenburuarekin Joseba Sarrionandiak gaur eguerdian eskainiko duen solasaldiak “amets hitzak hartzen dituen formak” izango ditu hizpide, idazleak berak argitu duenez. 2022ko Hitzez eta Ahotsez ekimenaren egitarauan tartekatutako solasaldia Arte eta Historia Museoan izango da eta Leire Bilbaok aurkeztuko du.  

Literatur ekimenaren aurtengo gaia ‘Ametsak’ denez, idazle iurretarrak hitzaren lexikologian oinarritu da. “Amets hitzaren esanahi desberdinetatik abiatu eta hitz horretatik datozen hitz guztiak: amets txarra, amesgaiztoa, ametsetan,… hitz pilo bat datoz”, errepasatuko ditu.

Ideia horrekin “euskal literaturaren antologia txiki baten modukoa egingo dut, amets hitzaren forma diferenteak esplikatzeko. Eta autoreak aipatuko ditut, Lizarraga, Tartas, Kirikiño… amets hitzaren bertsioak literaturako testuetan aipatuz”.

Hitzez eta Ahotsezen lehenengo parte hartzea badu ere, Sarrionandiak lotura zuzena izan du hasieratik ekimenarekin. “Marisa Barrenarekin eta Juanan Aromarekin alfabetatu nintzen eta Marisak euskararen inguruan egiten duen edozer gauzatan laguntzeko prest nago”, aipatu du idazle iurretarrak, eta “oraintxe dut laguntzeko aukera” azpimarratu du.

Irakurraldi girotua

Biharko solasaldia 2022ko Hitzez eta Ahotsez ekimenaren azken aurreko hitzordua izango da. Ohikoa denez,edizio hau Irakurraldi girotuarekin agurtuko da eta ekainaren 10ean izango den jarduna Benita Uribarrena parkean burutuko da, 17:00etatik 21:00etara.

Bertan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, eta parte hartzaileek sortutako, aukeratuta eta antolatzaileek aukeratutako testuak jendaurrean irakurriko dituzte. Dagoeneko, 100 literaturazalek eman dute izena bertan parte hartzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados