
Aurten lehenengoz helduentzako euskarazko irakurketa kluba jarri da martxan Atxondoko Udal Liburutegian: ‘Gure literatura Joseba Sarrionandiarekin’. Izenburuak dioen bezala, Sarrionandia izango da dinamizatzailea, eta bere eskutik euskal literatura hobeto ezagutzeko aukera izango da.
Ekimenaren aurkezpen ekitaldia irailaren 30eko astelehenean, 18:30ean, izango da, Atxondoko Liburutegian. Hurrengo saio biak urriaren 28an eta azaroaren 18an dira. Aurrerago saio gehiago egon daitezke.
Sarrionandia aurkezpen saioan izango da. Ekimeneko dinamika azalduko du eta parte hartzaileek elkar ezagutzeko aukera izango dute. Lehenengo saioa Sarrionandiak prestatutako testu batzuen ingurukoa izango da.
Aurkezpen saiorako izen-ematea egiteko liburutegira deitu edo idatzi daiteke: liburutegia@atxondo.eus helbide elektronikora eta 697 196 748 telefonora. Plaza mugatuak daude eta atxondoko herritarrek lehentasuna izango dute.
Seguro que su aportación al euskera y a la literatura tiene más trascendencia que "Basta ya". No es que no olvides quién es sino que no sabes quien es.
Es terrible la forma en la que se le está blanqueando. No olvidamos quién es.