Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Juan Bilbao dultzainero mañariarra omenduko dute Udalak, Gerediagak eta Bizkaiko Gaiteroek

Argazkia: Tiliño.

Mañariko Udalak, Gerediaga elkarteak eta Bizkaiko gaiteroek Juan Bilbao Ortuoste (1905-1991) dultzainero mañariarra omenduko dute maiatzaren 12an bere jaioterrian. Ekitaldiaz gain, maiatzaren 6tik 12ra, Errose Bustintza Kultur Etxean Bizkaiko gaiteroei buruzko argazki erakusketa txiki bat jarriko da.

Juan Bilbaori egingo zaion omenaldiko ekitaldiak goizeko 10:30ean hasiko dira gaiteroen kalejirarekin. Jarraian, musikariak Ondalan taldeko erraldoiekin batuko dira bigarren kalejira egiteko. 12:30ean baltseorako tartea hartuko dute eta 13:00etan ekitaldi nagusia izango da plazan, Juan Bilbao omentzeko.

Juan Bilbao Ortuoste auzoan jaio zen 1905ean. Artzaina zen ofizioz eta dultzaina jole autodidakta izan zen, nahiz eta bere anaia Manuelen pausoak jarraitu zituen. Anaia Melillan hil zen 1922an, eta haren dultzaina etxera bidali zutenean bera geratu zen musika tresna preziatuarekin. Aurretik, flauta eta txilibituarekin saiatutakoa zen Juan.

Urte askotan bere lehengusu Fermin Ortuosterekin (1906-1962) ibili zen duoan, eta bikotearekin Dionisio eta Txomin anaiek atabala jotzen zuten. Durango, Abadiño, Amorebieta, Gernika Atxondo, Otxandio… eta beste hainbat herritako erromerietan jo zuten. 1920ko hamarkada luzetan ibili ziren herriz herri. Gero, dultzaina jo barik egon ostean, erretiratu zenean, 70eko hamarkadan, berriro hasi zen jotzen. Azken aldietan, Karmelo semeak laguntzen zion atabalarekin.

‘Zahargaztiek’ taldearen sortzaile

‘Zahargaztiek’ musika talde ere sortu zuen beste laguntza batzuekin, tartean trikitilariak eta albokariak ziren. Basilio ‘Txiki’, Juanita Gorroño, Eduardo Eguiarte eta Felisa, Leon Bilbao eta Maurizia Aldaiturriaga… izan zituen plaza lagun. Bere semearekin batera, Kardantza etxeko ‘Herri Musika’ diskoan hainbat pieza grabatu zituen.

Omenaldiak ere hainbat egin zitzaizkion bizi izan zen artean, besteak beste, 1980an Iurretako jaietako Trikitilarien Egunean; 1981ean Guardiako Gaiteroen Egunean; edo azkena Elorrion, 1991n hil zen urte berean, apirilaren 21ean.

Juan Bilbaoren omenezko ekitaldia Mañariko Udalak maiatzaren 10etik 19ra antolatu duen Kultur Astearen programako ekitaldietako bat da omenaldia. ‘Gureak gogoan, katea ez hausteko’ omenaldiak Bizkaian Bizkaiko Gaiteroen Elkarteak Juan Bilbaori eskainiko diona izango da urte honetako lehenengo omenaldia.

Hurrengo hilabeteetan Dima, Bedia, Aulestia, Zalla, Zeanuri eta Usansoloko dultzaineroak omenduko dituzte euren sorterrietan. Bizkaiko Gaiteroen helburua “Bizkaian gaitari balioa ematea” da. Gainera, “gaita-dultzainero esanguratsuak izan ziren herrietan erakusketak eta omenaldiak antolatuko dituzte, euren lana ezagutzera emateko” eta gaiteroen errepertorioetako piezen bertsio eguneratuak interpretatuko dira, batzuetan bakarka edo beste batzuetan akordeoi edota metalezko banda-instrumentuekin lagunduta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados