
Julen Axpe umoregile, esatari eta telebista aurkezle otxandiarrak, ‘Furgonologo. Furgonetan bizitza bat’ bakarrizketa eskainiko du domekan, 19:00etan hasita, Traña-Matienako Errota kultur etxean.
Axpek bere bizitzako bidaia ezagutzeko aukera emango die antzokira gerturatzen direnei, baita bere furgonetan lau urtez bizitzeko arrazoia ere.
Bakarrizketa zintzo honetan, Axpek umore hurbilarekin eta lotsagabearekin transmitituko du bizitzarekiko maitasuna. Show hau ondo badoa, agian etorkizunean bizimodu normala izango duela pentsa daiteke: familia bat osatu eta txakurrekin bizitzea. Agian, autokarabana batera joango da bizitzera!
‘Furgonologo’ ikuskizuna gauzatzeko umore hurbilarekin, lotsagabearekin eta interaktiboarekin baliatzen da, eta ezaugarri horiekin proposamen atsegina eta giro ona ziurtatuta daude.
Axpek 510.000 jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozialetan eta bertan bere egunerokoa kontatzen du. Bakarrizketak egiteaz gain futbol esataria da DAZN streaming katean, telebistako hainbat saiotan kolaboratzaile gisa parte hartu du eta ETBko ‘Aupa Hi!’ saioa aurkeztu du.
Errota Kultur Etxeako emanaldira joateko gonbidapenak antzokian bertan edo Udal Mediatekan eskuratu daitezke. Gehienez, pertsona bakoitzak lau sarrera eskuratu ahal izango ditu.