Julene Azpeitia lehiaketan lanak aurkezteko epea zabaldu du Durangoko Udalak. Ipuinak, olerkiak eta bertsoak aurkezteko azken eguna apirilaren 26an izango da. Bi taldetan dago banatuta sariketa, 18 urtera arteko gazteen atala eta 18 urtetik gorakoena. Sari banaketa ekainaren 6ean egingo da eta sarituen lanak Euskal Liburu eta Disko Azokarako argitaratuko dira.
1983an antolatu zuen lehen aldiz Julene Azpeitia Lehiaketa Durangoko Udalak. Aurten ere deialdia zabaldu du ipuin, bertso edo olerki batekin parte hartu nahi duten guztientzat. Lan horiek aurkezteko epea apirilaren 26an bukatuko da eta Udaletxeko Euskara Sailera eraman beharko dira. Posta elektronikoz ere bidali ahal dira, juleneazpeitia@durango-udala.net helbidera.
Parte hartzaileak bi taldetan banatu dituzte antolatzaileek. Lehenengo taldean 18 urtera artekoek hartu dezakete parte, Durangoko eskoletako gazteek eta kanpoko eskoletan ari diren gazte durangarrak. Beste taldean 18 urtetik gorako edonork lehiatu dezake.
Epaimahaiak maiatzean erabakiko ditu zeintzuk diren lan sarituak eta ekainaren 6ean sari-banaketa egingo da San Agustin Kultur Gunean. Irabazleen lanak liburu batean argitaratuko dira, Durangoko Liburu eta Disko Azokarako.
Sinceramente me avergüenza el espectáculo! borrachos riéndose de un pobre animal que no ha elegido estar ahí…. ¿Esto es “fiesta”? que me devuelvan mis impuestos….
ES UNA MIERDA