‘Kafezaleak’ taldeak irabazi zuen barikuan Plateruena kafe antzokian jokatu zen IV. Hirukoa Gala. Berbaro elkarteak antolatutako lehiaketak 18 talderen partaidetza izan zuen eta ekitaldian “giro bikaina egon zen” antolatzaileen arabera.
Bi aurkezle paregabek gidatutako lehiaketan parte hartu zuten taldeek, kultura, musika, geografia, Durangaldea, pertsona famatuak eta bestelako hainbat gairi buruzko galderak erantzun behar izan zituzten, baita paperezko hegazkina jaurtitzeko proba berezi bat egin ere.
Hiru talde heldu ziren finalera, eta “Kafezaleak” hirukotea izan zen puntu gehien batu zituena eta Errigorako otzara etxera eraman zuena.