Durangaldeko Jaizale txistulari taldeak manifestaldi kulturala eskainiko du bihar, San Fausto egunez, Durangoko kaleetan zehar. Ekitaldiak aurreko urteetan egiten zen kalejiraren lekua hartuko du.
Musikariek eskainiko duten saioa ohikoa baino beranduago hasiko da, goizeko 11:00etan hain zuzen, eta Andra Mariko elizaren atzealdetik abiatuko da. 2019ra arte “San Fausto egunean egiten genuen kalejira leku horretatik abiatzen zen, baina 7:00ak aldera egiten genuen, zezenak hasi aurretik”, Jaizaleko kide batek adierazi duenez. Iaz ez zen inolako jai-ekitaldirik egin osasun-egoera zela eta.
Aurtengo jaiak ere bertan behera geratu dira eta Durangon ez da inolako ospakizunik egongo. Ondorioz, San Fausto egunez egiten zen artopilen banaketa eta horren inguruan egiten zen aurresku ekitaldia ere bertan behera gelditu dira.
Durango osotik pasatu zarete edo beti bezala? Durango ez da soilik alde zaharrera mugatzen.
Txistulariak herri guztian zehar ibiltzen ahalegintzen gara, bai aurten eta baita aurreko San Faustoetan be! Ia zapatuan etxean harrapatzen zaitugun!
Eskerrik asko!