Gerediaga Elkarteak antolatu eta Abadiñoko udalak lagunduta ???Baserria eta Kalitatea??? izenarekin mahaingurua egingo da datorren ostiralean Matienako Errota Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, eskualdeko baserritarrek ekoizten dituzten kalitatezko produktuak merkaturatu eta azken kontsumitzailearengana ailegatzeko dituzten arazoez jardungo dute partaideek.
Bakoitzaren esperientziatik abiatuta lehen sektoreak gure eskualdean bizi duen egoera eta egunerokoa ezagutzeko aukera izango da, Gerediaga Elkartetik azaldu dutenez.
Kepa Uriarte Bizkaia Irratiko kazetariak gidatutako mahainguruan Durangaldeko hiru ekoizlek parte hartuko dute mahainguruan. Alde batetik, Iñigo Etxebarria izango da. Lumagorri Oilaskoa ekoiztu du lehenago Etxebarriak, baina orain nekazaritza ekologikoa ereduan bere ekoizpena garatzeko ahaleginetan dabil eta EHNE sindikatuko kidea da.
Berarekin batera Aitor Solozabal izango da, behi eta txerriak hazten ditu Elorrion eta Txarrizaleok elkarteko kidea da. Azkenez, Txaro Larrinaga arituko da, ???Amezketa??? izeneko txakolina ekoizten du ???Bizkaiko txakolina??? izendapenarekin. Bizkaiko Txakolina elkarteko kidea ere bada.
Gerediaga Elkartea sortu zenean eskualdeko baserri bizia garatzeko lanari ekin behar zitzaiola argi izan zuten elkarteko kideek, elkartetik aurreratu duten bezala.
Hasierako urteetan, horretarako bereziki sortutako talde bati esker, nekazaritzari zuzendutako ekimen askoren sustatzaile izan zen Gerediaga Elkartea. Nabarmenena San Blas Azoka bera berrindartu eta berritzeko prozesuaren bultzatzaile izatea 60ko hamarkadaren amaieran.