Atxondoko eskolak era berezian ospatu zuen abenduaren 3an izendatutako Euskararen Nazioarteko Eguna. Eskolako umeek egun horretarako espresuki konposatutako kantua abestu zuten eta ekitaldia bideo baten grabatuta dago.
Abestia eta hitzak Garikoitz Salcedok egindakoak dira eta bideoan agertzen diren ikasleen partaidetzaz gain, irakasleen inplikazioa ere eskertu dute ekimen horren eragileek.
Abestiaren leloan “Eskola txikia gara bihotz handiarekin, ondo pasa nahi baduzu etorri gurekin” diote, bertaratzeko gonbidapena eginez. Gainera, bideoan agertzeko koreografia ere asmatu dute.