Berrizko Udaleko Euskara sailak eta herriko Euskaraldia lan-taldeak, hainbat ekimen prestatu dituzte azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean ospatuko den euskararen inguruko ariketa sozialaren harira.
‘Hitzez ekiteko garaia’ lemapean egingo den edizioak, aurreko bietan egin den bezala, euskarazko hizkuntza portaerak indartzea eta ohitura berriak hartzea du helburu.
Euskaraldiaren inguruan prestatutako egitaraua barikuan egingo den txapa eta banderatxoen banaketarekin eta kantu poteoarekin abiatuko da. Datorren asteko eguaztenean, ‘Miñan’ liburaren inguruko solasaldia egongo da Amets Arzallus egilearekin, eta barikuan La Basu eta J. Martinak kontzertua eskainiko dute.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘Urteak bete, abenturak bizi!’ ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 2an; eta hurrengo egunean pianoa eta bertsoak uztartzen dituen ‘Bederatzikoa’ eszenaratuko dute Andoni Egañak eta Xabier Lizasok. Abenduaren 4an, bertsoak eta arte-diziplina ezberdinak uztartzen dituen ‘eRRe’ ikuskizuna taularatuko da, eta abenduaren 15ean aurkeztuko den Berrizko industrializazioari buruzko bideoren aurkezpenarekin osatuko da egitaraua.
Euskaraldian parte hartzeko, www.euskaraldia.eus bidez edo kiroldegian, kultur etxean edo udaletxean dauden diptikoak bete beharko dira eta ‘ahobizi’ edo ‘belarriprest’ rolak aukeratu. Ahobizi aukeratzen dutenek, euskara ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen dute; Belarriprest aukeratzen dutenek berriz, gaitasunaren eta aukeren arabera erabakitzen du euskaraz noiz eta norekin egin.
Programazioa
Azaroak 18
18:00-19:30. Txapa/banderatxo banaketa
19:30. Kantu poteoa Olakueta plazan
Azaroak 23
19:00. ‘Miñan’ solasaldia Amets Arzallusekin – Berrizko Kultur Etxea
Azaroak 26
19:00. La Basu + J. Martina kontzertua – Berrizko Kultur Etxea
Abenduak 2
17:00. ‘Urteak bete, abenturak bizi!’ Pirritx, Porrotx eta Marimotots – Frontoian
Abenduak 3
19:00. ‘Bederatzikoa’ Andoni Egaña eta Xabier Lizaso – Berrizko Kultur Etxea
Abenduak 4
19:00. ‘eRRe: aldarri bat bertsoz’ ikuskizuna – Berrizko Kultur Etxea
Abenduak 15
18:30. Berrizko industrializazioa bideo aurkezpena – Berrizko Kultur Etxea