Lutaber, Zornotzako Luis Urrengoetxeako tabernarien elkarteak, kale horretako jaiak antolatu ditu asteburu honetarako, eta gaurtik domekara bitartean kontzertuak, musika ekitaldiak edo sukalki txapelketa egongo dira. Ekitaldirik aipagarriena, zapatuan Kaos Etiliko eta Reincidentes taldeek eskainiko duten kontzertua izango da.
Ospakizunak gaur hasiko dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera egingo den pintxo-potearekin, eta Lopena tabernatik abiatuta Zornotzako Orfeoiak eskainiko duten kantaldiarekin. Bihar, igel txapelketa egongo da 19:00etan, ondoren Ostikda! Elektrotxarangaren saioa eta 22:00etatik aurrera Mixerabliak taldeak kontzertua eskainiko du Euskal Herria enparantzan.
Kittus eta Taberna Ibiltaria
Zapatuko egitaraua, goizeko 11:00etatik aurrera Euskal Herria enparantzan jarriko diren umeentzako jolasekin abiatuko da. Eguerdian, Kittus taldea izango da inguruak alaitzen eta sukalki txapelketa egongo da. Arratsaldeko 18:00etan, Taberna Ibiltariaren saioa izango da kalejoian eta gaueko 21.30etatik aurrera Kaos Etiliko eta Reincidentes taldeen kontzertuak egongo dira Zelaieta parkeko karpa erraldoian.
Domeka goizean, umeentzako jolasak, Soinutxikiek eskainitako trikitilari ekitaldia eta 12:30ean Harriti neska proba taldearen eta Lutaberren arteko gizon proba desafioa hasiko da. 15:00etan egingo den errifaren .