
Amorebieta-Etxanoko Karmengo Jaietako egitaraua, Android sistema operatiboa erabiltzen duten sakelako telefonoetan ikusi ahal izango da. Aplikazioa Erangiz Studiok sortu du eta berau jaistea doanekoa da.
Aplikazioak jaietako egun bakoitzeko egitaraua orduz ordu kontsultatzeko aukera eskaintzen du, hain zuzen jaiak hasiko diren uztailaren 15etik amaituko diren uztailaren 27ra arte.
Aurtengo egitarauan tartekatutako kontzertu, erromeria eta musika ekitaldiak atal berezia dute eta bertan taldeei buruzko informazioa jasotzeko aukera eskaintzen da. Gainera agerraldiak non izango diren zehartzen da eta berauen kokagunea mapa baten ikusteko aukera eskaintzen da.
Aplikazioak herrian sortutako zenbait informazio edo herritarren inguruko zenbait berri ere eskaintzen du.
Aplikazioa ondorengo esteka honetan deskargatu daiteke:
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mobincube.android.sc_38Z5HA