Banner en desktop Banner en moviles
Bvrns Academy Durango
Udal Euskaltegia Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Izurtzako Udala

Kelmene Abaitua berriztarrak irabazi du 2024ko Bizkaiko Eskolarteko bertsolari txapelketa

Kelmene Abaitua bertsolari berriztarrak  irabazi du 2024ko Bizkaiko Eskolarteko bertsolari txapelketa, Arrigorriagan jokatutako finalean. Saio hori hasi aurretik Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala jokatu zen eta lehiaketa horretan lehenengo bi postu eta hirugarren bat lortu zuten eskualdeko ordezkariek.

Abaitua txapeldunak beste zazpi lehiakide izan zituen finalean, Garazi Uriarte herrikidea eta Naroa Iturrioz zornotzarra. 2024ko txapelduna Kurutziaga ikastolan jokatu zen bigarren kanporaketan aritu zen eta saio hori irabazi zuen Naroa Jaio iurretarra ez zen Arrigorriagako finalean egon.

Finalean aritu ziren gazteak zortziko handian eta txikian ofiziotan egin zuten lehenik eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Ekhi Zuluaga eta Kelmene Abaitua izan ziren puntu gehien batu zituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu zirenak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan zuten atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Kelmene Abaituak batu zituen puntu gehien eta 2024ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu zuen. Txapela Oihana Bartra bertsolariak jantzi zion.

Buruz burukoa jokatu zuten bertsolariak, Abaituak eta Zuluagak hain zuzen, ekainaren15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalerako txartela lortu zuten.

Bertso idatzien finala

Bat-bateko txapelketa hasi aurretik Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala jokatu zen 200 ikasleren partaidetzarekin. Lehiaketa bost kategoriatan banatuta dago eta eskualdeko bi ordezkari euren mailako irabazleak izan dira eta beste bat hirugarrena.

Iurretako Maiztegi ikastetxeko Araitz Elortza lehena izan zen Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen artean eta Iurretako Juan Orobiogoitia ikastetxeko Joseba de Ruedak DBH3, DBH4, eta Batxilergo mailako lehiaketa irabazi zuen. Zornotzako Andra Mari ikastolako Maddi Vilela hirugarren postua lortu zuen DBH1eko kategorian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados