Elorrioko Eleizalde Futbol zelaiak kimuak (alebin) mailako I. Eleizalde Cup txapelketa hartuko du bihar eta etzi. Lehiaketak Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 16 talde bilduko ditu eta guztira 31 partidu jokatuko dira.
Zapatuan, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak bitartean, sailkapen faseko 24 norgehiagoka jokatuko dira. 16 parte-hartzaileek lau talde izango dituen lau multzotan banatuko dira eta ekipo bakoitzak beste hiruen kontra jokatuko du.
Lehenengo multzoan, C. D. Elorrio A, S. D. Eibar, Santutxu F. C. eta Lumo K. E. egongo dira; bigarrenean, Bilboko Danok Bat, S. D. Gernika, Errenteriako Beti Ona K. E. eta Athletic Club egongo dira; hirugarrenean, C. D. Elorrio B, CD Elgoibar, Lakuntzako Lagun Artea K. E. eta Gasteizko C. D. Lakua; eta laugarrenean Donostiako Antiguoko K. E., Basauriko Baskonia F. E., C. D. Berriz eta Ondarroako Aurrera K. E.
Multzo bakoitzeko bi talde onenak, domekan 10:00etatik aurrera jokatuko diren final laurdenetan lehiatuko dira eta horren ostean, final-erdiak eta finala jokatuko dira.