
Pazko astean herriko gaztetxoenentzako alternatiba bat emateko asmoarekin, ‘Kirol Astea’ antolatu du Elorrioko Udalak. Ekimen honen bidez hainbat kirol praktikatzeko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko elorriarrek, goizez zein arratsaldez.
‘Kirol Astea’ren bidez “herriko gaztetxoek mota ezberdinetako kirol ekintzez gozatu ahalko dute” ekimenaren aholkulari teknikoaz arduratzen den Athlon kooperatiba elkarteko kideen arabera.
Iragarritako jarduerak goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-18:00) burutuko dira. Lehen egunerako iragarritako kirolak txirrindularitza eta saskibaloia izango dira goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Bigarren egunean kirol txokoa egingo da goizez eta areto futbola arratsaldez.
Apirilaren 5an errugbia izango da goizeko protagonista eta xakea arratsaldekoa eta apirilaren 6an mendi irteera egingo da goizean eta dantzak izango dute arratsaldeko protagonismoa.
Kirola astean parte hartzea doakoa da baina izena eman behar da Herritarren Arreta Zerbitzuan.