Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kirol elkarteen arteko solasaldi batekin hasiko dira gaur Zornotzan Euskararen Eguneko ekitaldiak

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurtik domekara bitartean. Prestatutako egitarauak “zornotzarren artean hizkuntza aniztasunaren inguruan sentsibilizatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko” helburua du.

Ekitaldiak gaur bertan hasiko dira Zelaieta zentroko kontzertu gelan izango den ‘Euskararen erabilera: jardunbide egokiak kirolean’ solasaldiarekin. 18:00etatik aurrera, herriko kirol elkarteak haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko esperientziak eta praktika onak partekatuko dituzte. Iritzi trukaketaren helburua etorkizuneko erronkak identifikatzea eta komunitatean euskara sustatzen jarraitzeko jarduera-ildoak zehaztea da.

Barikuan, abenduak 1, Oihane Amantegiren ‘Ibaiertzeko ipuina’ liburuaren irakurketa jarraitua egingo dute Zelaieta zentroko auditoriumean, 17:3oetik 19:30era.

Saioa amaitu ondoren, Kantakatiluko kideek, trikitixak lagunduta, giroa alaituko dute abestiekin. Herritar guztiak gonbidatuta daude kantuarekin bat egitera eta arratsalde atsegin batez gozatzera.

Prestatutako azken bi ikuskizunak Zornotza Aretoan izango dira. Lehena zapatuan, 17:00etan hasita,‘Doraemon: Nobitaren dinosaurio berria’ pelikula emanaldia egongo da, eta bigarrena domekan, 20:00etan, Zuhaitz Gurrutxagaren ‘Futbolisto’ bakarrizketa izango da. Futbolari ohiak Realeko jokalari gisa izandako bizipenak eta pasadizoak partekatuko ditu, baita Nahaste Obsesibo-Konpultsiboarekin (TOC) izandako esperientzia pertsonala ere.

Gainera, Ludotekan eta Gazte Txokoan, haurrek eta gazteek Euskararen Egunarekin lotutako tailerrak eta jolasak izango dituzte abenduaren 1etik 4ra.

Adierazpen instituzionala

Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerrian euskara eta hizkuntza-aniztasuna sustatzeko konpromisoa berretsi du eta azken Osoko Bilkuran aho batez onartu zuen adierazpen instituzionala.

Adierazpen horretan “euskal gizarteak bi hizkuntza ofizial dituela, baina oraindik urrun gaudela gizarte elebidun orekatua izatetik” gogoratzeaz gain, “euskara hizkuntza gutxitua” dela eta ezinbestekotzat jotzen dute “gizarteko esparru guztietan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatuta egotea ahalik eta modu orekatuenean”.

Udalak “euskararen erabilera guztiz normalizatua izan dadin” beharrezko diren araudiak indarrean jarriko dituela eta “euskararen erabilera instituzionala eta administratiboa erabatekoa” izateaz gain, “ausart jokatuko du auzitegietatik datozen sententziekin”.

Gainera, Udalak “Plan Estrategiko (ESEP) berria onartuko du, gure udalerriko esparru guztietan euskararen erabilera areagotzeko, eta horretan sustatzaile direnak saritzeko”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados