Zaldibarko Udalak ???Kirola euskaraz, zergaitik ez???? jaialdia antolatu du datorren abenduaren 3an. Euskara eta kirola uztartzen dituen egitasmoak, hainbat ekintza egiteko aukera eskainiko du.
Lehenengo Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleei zuzenduta dago jaialdia. Ospakizuna, herrian zehar egingo den bizikleta martxarekin hasiko da arratsaldeko 14:30ean. Ondoren, 16:00etatik 17:30etara, herri kirolak eta bizikletekin gynkana bat egingo da. Bukatu ondoren, askari bat izango da.
Olazar pilotalekuak ???bertso pilota??? jaialdia eskainiko du gaueko 22.00etan. Bertan, Arbizu eta Arretxe eta Mikel Goñi eta Velasco pilotalariak lehiatuko dira. Aurretik, Zaldibarko pilota eskolako gazteen arteko partida izango da.
DURANGON. Zaldibarko albisteak