Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Kirolaz gozatzea da nire helburua”

paul-bereziartua
Paul Bereziartua (argazkia: Zabalafoto).

Duatloi kros eta triatloi kros modalitateetan Munduko Txapeldun tituluak lortu berri ditu Paul Bereziartua kirolariak, Eivissan jokatu diren Kirol anitzeko Munduko Txapelketan. 22 urteko gazte durangarrak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasketak amaitu ditu eta, triatleta profesionala baino gehiago, irakasle edo entrenatzaile moduan ikusten du bere burua.

-Espainiako txapelketak eta bestelako tituluak badituzu baina Eivissan lortu duzuna izugarria da, ezta?
-Bai. Orain bost urte, kadete mailakoa nintzela, Espainiako txapeldun titulua lortu nuen, baina azken aldian ez dut titulu aipagarririk eskuratu. Orain, 24 urte arteko kategorian lehiatzen dut, amateur mailan, eta Eivissan Elite mailaren hurrengo kategorian lortu ditut Munduko tituluak.

-Bi txapelketak irabazi ondoren, profesionaletara pasa­tzeko irrikarik sortu zaizu?
-Nire asmoa ez da kirol honetatik bizitzea eta ez dut tria­tleta profesionala izateko asmorik. Hala ere, Elite mailako lasterketaren baten lehiatzea gustatuko litzaidake. Iaz, Sorian egin zen proba baten, Elite mailako triatloi kroserako sailkapena lortzen saiatu nin­tzen, baina ez nuen lortu zeren zirkuitua ez zen ondo moldatzen nire ezaugarrietara. Orain, Eivissako lasterketako ezaugarriak onak ziren nire­tzat: bizikletan zein arineketan egiteko zirkuitu teknikoa zen, eta hori lagungarria izan zen nire errendimendurako.

-Triatloiko profesionala ez, baina Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasketak amaituta, kirol arlora bideratuta duzu etorkizuna, ezta?
-Profesionala izateak eskakizun handiak ditu; erabat lotuta zaude kirol horretara eta beste afizioak, beste lanak edo eginbeharrak baztertu behar dituzu. Triatloia eta bizikleta oso gustukoak ditut, baina afizio moduan hartzen ditut.
Karrera egin nuen eta datorren hilabetean irakaskuntza masterra amaituko dut. Kirolari profesionala izatea baino gehiago, neure etorkizuna irakasle edo entrenatzaile moduan ikusten dut. Oraindik ez dakit nondik bideratuko dudan, baina irakaskuntza gustatzen zait.

Entrenamenduak

-Entrenamenduei dagokienez, badago desberdintasunik ohiko triatloia edo kros modalitatea presta­tzerakoan?
-Kontuan hartu behar da bata errepidean korritzen dela eta krosa mendian egiten dela. Beraz, kros modalitaterako prestaketa mendian egiten dut, bai bizikletarekin bai korrika. Entrenamenduak an­tzerakoak dira; aldatzen dena, prestaketa egiten den lekua da eta komenigarria da hori horrela izatea.

-Zure prestaketa, beraz, kros modalitatera bidera­tzen duzu.
-Modalitate biak lantzen ditut, baina mendira joatea asko gustatzen zait, eta bat aukeratu beharko banu, agian, krosa aukeratuko nuke. Baina errepideko entrenamenduak ere egiten ditut, bai bizikletan zein arineketan.

-Eta igeriketa zelan presta­tzen duzu?
-Durangon itsasorik ez daukagu, baina, zorionez, instalakuntza oso egokiak ditugu Landakoko kiroldegian bertan problema barik igeri egiteko.

Ludikotasuna

-Etxetik datorkizu triatloiaren pozoia?
-Mugarra Triatloi Eskola hasi zenean hasi nintzen praktikatzen, zortzi urterekin. Hasierako saioak ludikotasunera bideratuta zeuden, inolako entrenamendu espezifikorik egin barik. Aitak eta biok afizio berdina izatea lagungarria da. Nahiz eta afizio bardina partekatzen dugun, berak bere entrenamenduak egiten ditu eta nik nireak. Lasterketa berdinetara joaten bagara, elkarrekin joan ahal dugu, eta lehiatzerako orduan batak bestea animatzen du.

-Orain zeu zara Mugarra Triatloi Eskolako monitorea.
-Bai. Orain ere 8 urteko umeekin hasten gara eta adin tarte horretako umeekin ez dugu saio espezifikorik egiten, nahiz eta bizikletan irteten garen, korrika egiten dugun eta piszinan ur jolasak egiten ditugun. Orain ere, arlo ludikoa lantzen dugu, eta kadete mailara heltzen direnean eurek erabakitzen dute konpetitzen hastea edo ez.

-Zein da zure hurrengo erronka?
-Ekainean mendiko beste triatloi bat egiteko asmoa dut, Gironan egingo den Xterra Costa Brava 2023. Maila nahiko altuko lasterketa izango da eta bertan mundu osotik etorritako partaideak izango dira. Aurreragorako ez dut ezer pentsatuta; datorrena datorrela, baina kirolaz gozatzen dudan bitartean, aurrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados