Garain bizi den Koro Benito idazleak argitaratu berri duen ‘Palabras de vida’ poesia liburua aurkeztuko du bihar, 19.00etan, Elizabarrin.
‘Palabras de vida’ liburuak eremu lasai eta sinbolo bat hartzen du abiaburutzat, Garai. Hala berean, liburuak halako eskuliburu poetiko baten traza hartzen du eta, egunerokotasuna kontuan hartuta, gomendioak eta iradokizunak egiten ditu.
Hitzak bidelagun direla pentsamenduen formatu berri baten bitartez, birsortzeko aukera eskaini nahi du lanak.
Aurkezpen ekitaldian Irati Gañan biolajoleak eta Cristina Martinez abeslaria ere arituko dira eta horren ondoren, egileak liburuak sinatuko ditu. Bertaratzen direnek, aho-gozagarri arina dastatzeko aukera izango dute.
Salamancako Lumbrales herrian jaiotako idazleak ‘¿Seré arcoíris algún día?’ eta ‘Vagabunda’ lanak argitaratu zituen 2016an eta 2018an, hurrenez hurren.