Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

“Kostatu egiten da goizean goiz jaikitzea”

“Kostatu egiten da goizean goiz jaikitzea”

San Faustoak durangar eta bisitarientzat prestatutako jaiak badira ere, badira hainbat pertsona parrandarako aukera gutxi dutenak beraien eginbeharra lana delako; batzuetan boluntario moduan eta beste batzuetan beraien lana delako. Betebeharrak eta jaia nola uztartzen duten jakiteko, egun hauetan lana egitea tokatzen zaien hiru pertsonekin egon da durangon.com.

MAIDER LARRAÑAGA. Udaleko lantalde teknikoko kidea

-Desatsegina egiten zaizu lagunak edo familia alde batera utzi eta lanera joan beharra?
-Ohituta daude horretara. Baina beti hartzen duzu tartetxoren bat irteteko eta, egia esan, ez da gogorregia egiten. 2004an izan ziren lanean eman nituen lehen San Faustoak eta 11 urteren ondoren “el culo pelao” daukat. 

-San Agustin Kultur Guneko langilea zarenez, zein da jaietako zure eginkizuna?
-Aretoko prestaketak eta ohiko lanez gain, kalean egiten diren antzerki emanaldiak ere prestu edo ekitaldi tradizionaletan ere egon behar dut: artopiletan, txupinazoan… Lau pertsona gara Udaleko lantalde teknikoko kideak eta gure ardura egitarauko ekitaldiak aldez aurretik prestatu eta San Faustoetarako dena prest egotea da.

-Zeintzuk dituzu San Faustoetako ekitaldirik erakargarrienak?
-Jaiak egunez bizitzea gustatzen zait eta, batez ere, Mozorro egunean sortzen den giro aparta. Ekitaldi bat baino gehiago kaleko giroa gustatzen zait. Uste dut pertsonak direla jaiak egiten dituztenak eta gure lana subsidiarioa dela; jai-girorako gogorik ez balego, nahiz eta munduko programaziorik onena prestatu, alperrik izango litzake. Eta Durangon kalean dago festa.

 

ELEDER ITURRIETA. Durangaldeko Jaizale Txistulari taldeko kidea

-Gogorra egiten zaizu goizean goiz jaiki beharra ‘lanera’ joateko?
-Goizeko seiak edo seiak eta laurdenetan jaikitzea gogorra egiten da baina gero ondo pasatzen dugu. Txistua jotzea ez dut lantzat hartzen, afizioa da; lana izango balitz seguruenik ordu horretan ez ginatekeela etxetik irtengo.

-Zein da jaietan duzun eginkizuna?
-‘Zezenak dira’ goizeko zazpi eta erdietan hasten dira eta gu dianarekin zazpietan hasten gara. 10 eta 14 lagun inguru batzen gara eta bi taldetan banatuta egiten ditugu kalejirak; batzuk ibilbide bat egiten dute eta beste taldeak beste kale batzuetatik ibiltzen da. Gainera, gun batetik bestera, guneak aldatu egiten ditugu herri guztian zehar ibiltzeko.

-Jaietako bestelako ekitaldietan parte hartzen duzu?
-Oso gogoko dut Artopilen banaketa; niretzat jaietako momenturik politenetarikoa da eta aurten, gainera, neskak ere Dantzari-dantza egin dute. Zezen plazara joan eta errekortariak ikustea ere oso gustukoa dut eta Mozorro egunean jotzen dugun dianan mozorrotuta egotea ere oso une erakargarria da niretzat.


ALAIN BRAVO. Gurutze Gorriko boluntarioa

Alain Bravo cuida de los asistentes a las Zezenak Dira

-Egunero ‘Zezenak dira’tan egoteak lan asko ematen du?

-Egunaren arabera izaten da, batzuk besteak baino lasaiagoak izaten dira. Adibidez, San Fausto egunean jende gutxiago egoten da Durangon bakarrik delako jai eguna. Baina aurten euria egin zuen zezenak irten aurretik eta egun normal baten hiru edo lau pertsonen zauriak osatu behar baditugu, egun horretan sei edo zazpi izan ziren eta hiru anbulantzian eraman behar izan genituen.

-Gurutze Gorriaren eginkizuna ez da mugatzen zezenetara, ezta?

-Asteburuetako sorospeneko guardiak ere egiten ditugu, egun hauetan Durangoko anbulantziak nahiko lan izaten duelako. Gainera marmitako txapelketan edota jende asko biltzen dituen ekitaldietan ere prebentzio lanetan egoten gara. Asteburu honetan ‘ateak zabalik’ ekitaldia egingo dugu Ezkurdin eta bertan mendiko erreskate taldearen ibilgailuak, umeentzako jolasak eta beste zenbait ekitaldi ere egongo da.

-Jaietako bestelako ekitaldietara joateko gogoa gelditzen zaizu?
-Egia esan denbora gutxi gelditzen zait jaietan ibiltzeko. Elorriokoa naizenez, Ferixa Nausikoetan aprobetxatzen dut.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados