Aspaldiko ohiturati eutsiz Kriskitin dantza taldeak alaitasunez, kolorez eta umorez bete nahi ditu Durangoko Azoka inguruak eta Ezkurdi, abenduaren 7an, zapatuz.
“Azokako egitarau ofizialean dantzek toki askorik izaten ez duten arren, dantza maite dugunok ezin huts egin Euskal Herriko kulturaren hiriburu bihurtzen den egunetan, kalean bederen, gure aletxoa jartzeari. dantza ere kultura baita”, azaldu dute taldekideek.
Aurten gonbidatu bereziak egongo dira. Iruñetik etorriko dira Duguna taldeko 20 bat dantzari gazte, heuren musikariekin.
Kriskitin taldetik, berriz, 60 dantzaritik gora irtengo dira plazara, 3 urtekoa txikiena eta 70eko nagusiena, Jaizaleko txistulariak izango dituzte musikari, baita Nerea Zarandona soinujolea ere.
Eguna: abenduaren 7a, zapatua
Ordua: 12:00 Merkatu plaza ostetik irteera kalejiran. Durangoko Azokako plazan dantza saioa. Ezkurdin dantza saioa Euria balitz Ezkurdi frontoian.